XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oetik zuzen zerura dijoa Aita au.

Aita Inazio Arizaga bere lagun sarri izan zitzaiona bisitatzera joan zitzaionean, era ontan itz egin zion: Iltzea biziro deseatzen det, Jesusekin bizitzeko: zerura Jainkoaz gozatzera ".

Urri-illaren 15-ean Santa Teresa-ren fest egunean, Elizako Sakramentuak eman zizkaten, eta debozio irazekiz eta poz andiaz artu zituan.

Une artatik aurrera premiz ezpazan, etzuan itzik egiten; bada bere anima lurrean baño zeruan geiago bizi zan.

Batutasun santu onek iru egunean iraun zion.

Bakarrik noizik eta beiñ esaten zuan: Emen nago pake-pakez, Jauna noiz etorriko ote zaidan.

Baita ere iñoiz bere baitan mintzatzen entzuten zitzaion: Ay Agustín, Agustín, ainbeste mesede ta urrikaltasun artuta, nola Jainkoari bear bezela esker onak emango dizkiotzu?.

Eta bere konfesoreak esaten zuan, Jesus gure Jaunak Ama Birjiñak eta aingeruak egiten zizkioten ager aldietan, itz oiek eta oien antzekoak esaten zituala.

Azken-Untzio santua eman zitzaion, Aita nagusiak indulgentzia aplikatu zion, eta comunidade guztia, animaren gomendazioa errezatzera, etorri zan, eta pake osoan, noiz azkenenko asnasea ematen zuan iñork igarri gabe, Kreatzallearen eskuetan bere anima entregatu zuan 67 urte, bi illabete gutxiago zituanean, 1770-garren urteko Urri-illaren 18-an San Lukas Ebanjeliaren egunean.

Castel San Juango Eliz nagusian, aldare nagusiaren azpiko barrunbean lurra eman zioten.

Kaja zerraldoa bi giltzakin itxia izan zan:(...).